Kaixo denoi!
Aintzane,Iñaki,Joana,Peio eta Itoitz gara.Familia bat gure 3 haurrekin. 2016.urtean ekin genion gure bizitzako ametsari. Landa eremura bizitzera etorri eta bertatik bizi ahal izateko apustuari.Behiak,ardiak eta behor batzuk ipini ostean,heldu zen gure animalia izarra. BASOKO TXERRIA.
FILOSOFIA
Txerriaren bizia gure baserrian hasi eta amaitzen da. Bertan jaiotzen dira txerrikumeak eta bertan hazi ostean joaten dira hiltegira. Aire librean bizi dira,basoan, erabateko askatasunean. Lo egitera,beraien txaboletara itzultzen direlarik. Bizimodu honek, beraien elikadura oso aberatsa izatea ahalbidetzen du: begetalak,bertako hezkur,gaztain,intxaur,urrak...
Gure apustua ZUZENEKO SALMENTA da. Honi esker, are eta aberatsagoa egiten baita gure txerrien elikadura. Azken kontsumitzaileari,bitartekaririk gabe salduta, txerria mimo guztiaz eta bere hazitze erritmoa errespetatuz gizentzea ahalbidetzen zaigu: zaia,garagarra,arto txikitua,patata,ogia...eta azelerante eta transgenikorik GABEKO pentsua izanik bere elikadura nagusia.
Txerriaren haziera bezain aberatsa da gure produktuen elaborazioa. Kontserbante eta antioxidanterik GABEKO saltsitsa,hanburgesa,txorizo eta txistorra elaboratzen baititugu. Gure produktuen iraupena,ilargiak bermatzen digularik. Ilagiaren zikloa errespetatuz lortzen baitugu, GURE PRODUKTUAK ERABAT NATURALAK izatea. Bai guk eta bai gure haurrek,atsegin ta lasaitasun osoz kontsumitu ahal izateko.
5 animales
Mestizos
Los animales nacen en la granja
Cria en el aire libre
Alimentación a base de transformados (granulados, harinas, tortas), alimentación a base de hierbas o otros forrajes, alimentación a base de cereales
De un agricultor local
Alimentación no genéticamente modificada (según las declaraciones del productor)
Solo en caso de enfermedad
Vacunación
Transformación a través de un contratista
Los otros ingredientes utilizados son: Sal,ajo,pimienta y perejil
Ingredientes provenientes de un agricultor local
Provienen del circuito convencional