Gure upategia upategi familiarra da, Arabako Errioxako upategi gehienak bezala. 1940. urtean sortu, garai hartan aitona hasi zen, eta gaur egun hiru pertsona aritzen gara lanean (aita-amak eta semea). Guztira 8,5 Ha lur lantzen ditugu eta hartutako mahatsetatik 60.000 botila inguru ateratzen ditugu saltzeko. Prozesu guztiaz arduratzen gara: mahastiak landu, ardoa egin, ardoa banatu, azoketara joan, bisitak eta dastaketak upategian eta mahastietan,............ Gure asmoa lurra zaintzea da ahal eta hoberen eta horregaitik ekologikoan aritzen gara. Bezeroekin kontaktu zuzena nahi dugu eta horrela gure produktoa ondo ezagutu, nola egiten dugun, zergaitik prezioa,............ Guk kalitatezko ardoa egin nahi dugu denontzat, prezio duina jarrita eta gure inguruan saldu nahi dugu, bertako produktoa.
El Productor aún no ha proporcionado ninguna información relacionada con esta actividad. Si necesitas más información, no dudes en pedirle que la complete.