Lehengai ekologiko eta ama orearekin egindako ogi eta gozo artisauak, egurrezko gure baserriko labean erregositakoak.
Gure Okin ibilbidea 2011 urtean hasitakoa da, bertakoa, osasungarria eta kalitatezko okin eta gozoak sortzeko asmoz.
GURE AHALEGINA
Lehen gaiak Euskal Herrikoak izateko ahaleginean, nekazariei gure beharrak azaltzen dizkiegu eta ahal den neurrian, sortzera bultzatzen ditugu, elkarlanean.
LEHENGAIEN ERALDAKETA
Ogi eta gozogintzan, zerealak dira lehengai nagusiak. Irinak erosi ordez, Euskal Herriko nekazariei zuzenean zerealak erosi eta gure baserriko errotan xehatzen ditugu, behar ditugun irin motak eginez.
LEHENGAIAK
Gure elikagaiak ekoizteko erabilitako lehengai guztiak ekologikoak eta ahalik eta bertakoenak dira; hots, Euskal Herrikoak.
XEHATZEA
Ogi eta gozoak egin aurretik zerealak xehatzen ditugu gure baserriko harrizko errotan. Erabilitako irinen erabateko freskotasuna eta kalitatea ziurtatuaz.
ORATZEA
Ogi eta gozo guztiak artisau moduan egiten ditugu eta ogiak hartzitzeko betidanik erabili izan den ama orea soilik erabiltzen dugu, digerigarriagoa izan dadin
HARTZIDURA
Hartzidura era naturalean eramaten dugu aurrera, otarretan linozko zapietan eta egurrezko armairuan pausatuz
LABERATZEA
Laberatzea da ekoizpenaren azken pausoa, gure baserriko harrizko labean ogi eta gozoak erregosteko pago egurra erabiltzen dugu erregai bezala.
URA
Ura osasungarriagoa izateko ahaleginetan, filtratu eta biziberritu egiten dugu. Filtratzeak, urak eduki dezakeen ez-purutasuna kendu eta bizi berritzeak, sorleku edo iturri naturaletatik irteten den uraren ezaugarrien pareko izaten laguntzen dio.
GATZA
Gesaltza Añanako gatza erabiltzen dugu (Araba). Ehunka urtez gaurdaino modu naturalean ekoitzi den gatz ezaguna, mineraletan aberatsa.
SALMENTA
Ahal dugun neurrian zuzeneko salmenta egiten dugu, baita ere, belardendak, kontsumo taldeak, dendak...
Ve d'un agricultor local, el produeixo jo
Farines procedents de varietats antigues, farines ecològiques
Els altres ingredients utilitzats per la preparació són: Euskal herriko lehengai ekologikoak
Ingredients provinents d'un agricultor local
Prové d'una producció artesanal, denominació d'origen, Ingredients ecològics, Ingredients locals (- 250 km)
Procés de prefermentació
Forn de llenya
Erabiltzen ditugun lehengaiak bertakoak dira ahal den neurrian, ekologikoak